XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goizean eraman eta urrengo goizean ekarri.

Irugarren aldia edo ez dakit zer zan, baiña San Jose egunez an gertatu giñan.

Eta kasualidadea: sei lagunetatik bost Jose eraman giñuztenean, pentsatu genduan oillo bat erosi ta jan egin bear genduala; eta Muno eta ni bialdu giñuzten oillo ori erostera.

Etxe batera joan da ezetz. Beste batera eta berdin.

Ez genduan al izan erosterik. Eguerdia zan.

Errotaren moduko etxe bat zan.

Oilloak zebiltzan eta etxean bazkaltzen ari ziran.

Kutxarekin plateran egiten zuten soiñua entzuten zan kanpotik.

Atea jotzera ninjoala oilloa erosteko eta Munok esan zidan: - Etzigutek salduko emen ere ta ostu egin bear diagu.

Nik ezetz, eta arek: -¡Venga!¡Venga! Sartu ikullura! Nik zainduko dizkit goikoak, mugitzen diran.

Atea erdi irikian zegoan. Bultza nion polliki ta sartu nintzan barrura.

Ikulluan, saiets batean, iru saski zar zeuden zintzilika jarriak, oillo-kabitarako.

Aietako batean oillo beltz bat zegoan.

Arrimatu nintzan poliki-poliki.

Sukaldean kutxara-otsak entzuten ziran.

Eldu nion oilloari lepotik eta, mugitzeko denborarik eman gabe, bi eskuekin lepoa eten nion, da usu kanpora.

Muno erne zegoan: - Arrapatu al dek? - Bai - esan nion.

- Ez dituk oartu - esan zidan -. Goazik.

Joan giñan gure zubi ortara, ta denak kontentu.